...

2019/03/03

|UDALA|

LAUDIO UDALAREN ADIERAZPEN INSTITUZIONALA, SAHARAR ERREPUBLIKA ARABIAR DEMOKRATIKOAREN 43. URTEURRENA DELA ETA








Laudioko Udalbatzarrak 2019ko otsailaren 25ean egindako Osoko Bilkuran jarraian ageri den erabakia hartu zuen EH BILDU, EAJ-PNV, OMNIA eta PP udal talde politikoek eta atxiki gabeko zinegotziak horren aldeko botoa eman ostean eta PSE-EE udal talde politikoaren abstentzioarekin:
“2019ko otsailaren 27an, Saharar Herriak Saharar Estatuaren (Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa – SEAD) 43. urteurrena ospatuko du. 43 urte dira Mendebaldeko Sahararen okupazioaren aurrean Herri Sahararrak borrokan dirauela, eta egoera irtenbiderik gabe jarraitzen du. Horrenbestez, lurralde okupatuetan zein Tindufeko errefuxiatu sahararren kanpamentuetan bizi diren biztanleak haien giza eskubideak urratuta ikusten dituzte, okupaziopean edo errefuxiatuta bizitzera behartuta.
Testuinguru honetan, Nazio Batuek aurrerapausoak eman dituzte Fronte Polisarioa eta Marokoko Erreinuaren arteko elkarrizketak desblokeatzeko, sei urte baino gehiagoz geldirik egon eta gero. Horrela, abenduan lehen elkarrizketa erronda bat egin zen, eta beste berri bat espero da 2019ko lehen hiruhilekorako.
Era berean, Europar Batasuna eta Marokoren arteko arrantza akordioari dagokionez, Europako Justizia Auzitegiaren epaia berri on eta aurrerapauso garrantzitsu bezala ikusi izan da, bertan, hurrengoa baieztatzen Delako: “Mendebaldeko Sahararen gaineko Marokoko Erreinuaren subiranotasuna ez dela errekonozitzen, ez Europar Batasunaren partetik, ezta bere kide diren Estatuenetik ere, eta ezta, modu orokorrago batean, NBE-aren partez ere”. Hala ere, eta epai horren aurka, 2019ko otsailaren 13an Europako Parlamentuak Eurpoar Batasuna eta Marokoko Erreinuaren artean negoziatutako arrantza akordioa onartu du, bertan ilegalki okupatutako Mendebaldeko Saharako lurraldea barnebiltzen delarik.
Horregatik guztiagatik, datozen tokiko, foru eta Europako hauteskundeetara begira, deialdi egiten zaie partidu politikoei, prestatzen dituzten hauteskunde programetan saharar auzia barnebildu dezaten, honen dimentsio politiko, elkartasunezko, humanitario, eta kooperatiboan. Eta, aldi berean, hautetsiei eskatzen zaie Herri Sahararraren askatasunarekiko konpromisoa adierazi dezaten.
Era berean, erakunde bidaietan egiten den lana oso beharrezko izaten jarraitzen duela baloratzen da, horien bidez lurralde okupatuetako eskubideen urraketa egiaztatzeko: saharar biztanleen adierazpen, bilera, elkartze eta manifestazio eskubideak, alegia. Eta baita Nazio Batuen ebazpenak bete eta giza eskubideak errespetatzeko eskatzeko.
Horregatik guztiagatik:
BERRESTEN DUGU Fronte Polisarioa dela Saharar Herriaren ordezkari bakar eta legitimoa, NBEak eta nazioarteko komunitateak hala onartuta.
SALATZEN dugu, berriz ere, Mendebaldeko Saharan dagoen marokoar okupazioa ilegala dela, eta ezin duela Herri Sahararraren autodeterminazio eta independentzia eskubidea urratuko duen ondorio juridiko edo politikorik izan.
EGIAZTATZEN DUGU Mendebaldeko Sahara lurralde autonomo bat dela, Nazioarteko Zuzenbidearen araberakoa, eta Marokoko Erreinuaren parte inoiz ere izan ez dela. Eta, horregatik, Mendebaldeko Saharako okupazio ilegala bertan behera geratzea aldarrikatzen dugu, eta baita Herri Sahararrak duen autodeterminazio eskubidea ere.
AINTZAKOTZAT HARTZEN DUGU Mendebaldeko Sahararen “de iure”-ko potentzia administratzailea Espainia dela adierazten duen Auzitegi Nazionalaren Autoa.
EXIJITZEN DIOGU Marokoko Erreinuari saharar preso politiko eta kontzientziazkoak berehala askatu ditzan, eta horrek kontrolatzen dituen kartzeletan giza eskubideen urraketak amaitu daitezen, presoen osasun fisiko eta psikikoa bermatuz. Aldi berean, familiei elkartasuna adierazten diegu.
SALATZEN DUGU Mendebaldeko Saharan Marokoko Erreinuaren eskutik egiten ari den errekurtso naturalen bidegabeko ustiaketa, eta lurralde horretan lan egiten duten enpresei nazioarteko zuzenbidea eta saharar biztanleen eskubideak errespetatzea eskatzen diegu. Interesa dutenei (enpresak eta herrialdeak) Herri Sahararraren ordezkari zilegiarekin (Fronte Polisarioa) negoziazioak hasteko eskatzen diegu.
GOGORARAZTEN DIEGU eurodiputatuei, Marokorekin negoziatutako arrantza akordioaren alde Europako Parlamentuan otsailaren 13an eginiko bozketa, zeinek Mendebaldeko Sahara barnebiltzen duen, legez kanpokoa izango dela, EUko Justizia Auzitegiaren epaia ez errespetatzeagatik. Eta hargatik, akordio horren kontra gauzatzen diren kanpainekin bat egiten dugu, Marokok ez duelako subiranotasunik Mendebaldeko Sahararen gainean.
SALATZEN DUGU, Marokoko Erreinua eta Europar Batasunaren arteko arrantza akordio horren onarpena, Europako Parlamentuak otsailaren 13an onartua, eta Mendebaldeko Sahara barnebiltzen duena, akordioa Herri Sahararraren eta haren bidezko ordezkari den Fronte Polisarioaren onarpenik gabe eginagatik.
ESKATZEN DUGU Nazio Batuen partez Mendebaldeko Saharako gatazkaren irtenbide justu eta behin-betikoa lehenbailehen bideratu dezala. Irtenbide hori, ezinbestez, Herri Sahararraren autodeterminazio eskubidea erreferendum bitartez gauzatzetik pasa beharko da. Eta NBE-ren Giza Eskubideen Kontseiluari eskatzen diogu Mendebaldeko Saharako Giza Eskubideen Errelatore bat izendatzeko.
BERRIZ ESKATZEN DUGU, Mendebaldeko Saharako egoera larriaren aurrean, MINURSOak haren funtzioak handitu ditzan. Hargatik, Nazio Batuei eskatzen diegu MINURSOari saharar biztanleen giza eskubideen zaintza eta ikuskaritza eskuduntza eman diezaion lurralde okupatuetan.
EXIJITZEN DIOGU Europar Batasunari, Marokoko Erreinuarekin duen Lehentasunezko Akordioan ezarritako giza eskubideen errespetuari dagokion klausula gauzatu dezan.
INDARTZEN DUGU gure lankidetza Emakume Sahararren Batasun Nazionalarekin (UNMS),hark errefuxiatuen kanpamentuetan gauzatzen duen berebiziko lanagatik. Era berean, emakumeen giza eskubideen urraketa eta ikusezintasunaren gainean arreta deitzen dugu, bereziki lurralde okupatuetan desagertutako emakumeen gainekoa.
ESKATZEN diegu, euskal erakundeei, elkartasun laguntza eta laguntza humanitarioa indartzea, bai Tindufeko saharar errefuxiatu kanpamentuekin, zein lurralde okupatutako biztanleekin.
ADIERAZTEN DUGU, SEADen 43. urteurrenaren ospakizunak direla eta, euskal erakunde ezberdinek Tindufeko errefuxiatu kanpamentuetara bidaia egingo dutela, Herri Sahararrekiko konpromisoa berresteko.
Estatu Espainiarrak Mendebaldeko Saharari dagokionez duen arduraren jakitun izanda, Espainiako Estatuari hurrengoa eskatzen diogu:
• Marokoko Erreinuari Mendebaldeko Saharan giza eskubideak errespetatu ditzan exijitzeko, eta baita biztanle sahararren kontrako indarkeria bertan behera utzi dezan. Horrenbestez, Nazio Batuen eta Europar Batasunaren baitan MINURSOak Mendebaldeko Saharan giza eskubideen ikuskaritza eta babesa gauzatzeko eskuduntza izan dezan lan egiteko eskatzen diogu.
• Saharar biztanleen giza eskubideak errespetatzeko exijitu dezan, Ginebrako Giza Eskubideen Kontseiluko kide izango den heinean, 2018-2020 aldian.
• Fronte Polisarioari estatus diplomatikoko ordezkaritza aitortzeko, Herri Sahararraren ordezkari zilegi bakarra den heinean, NBEak hala onartuta. SEAD-a onartu dezala, horrenbestez.
• Biztanle sahararrekin duen lankidetza eta laguntza humanitarioa areagotu dezala, bai errefuxiatu kanpamentuetan zein lurralde okupatuetan, izan ere AECID-aren laguntzak azken urteetan murriztu baitira. Horretaz gain, Mendebaldeko Saharara bideratutako Europako Fondoen areagotzea eskatu dezala.
Azkenik, euskal gizarteari dagokionez, hurrengoa adierazten dugu:
ESKATZEN DIEGU, komunikabideei, Mendebaldeko Saharako gatazka duen garrantziarekin landu dezatela, gizarteak ematen dion garrantzi berarekin, alegia. Eta elkartasuna adierazi nahi duten pertsonei Mendebaldeko Saharako egoeraren berri sare sozialetan eman dezaten animatzen ditugu.
AINTZAKOTZAT HARTZEN DUGU RASD-telebista, Saharar Irrati Nazionala, Saharar Berri Agentzia eta zonaldean lan egiten duten beste komunikabideek duten garrantzia, bereziki, lurralde okupatuetan, Herri Sahararraren egoera eta haren helburu zilegiak zabalduz.
ADIERAZTEN DIEGU, elkartasun elkarte eta kolektiboei, gure esker ona, haiek, egunerokoan lan egiten baitute Herri Sahararrarekiko laguntasunak bultzatuta, helburu bakarra senidetutako herri horren askatasunezko etorkizuna lortzea izanda.
AITORTZEN DUGU haurren udako harrerarako Oporrak Bakean programaren berebiziko garrantzia, familia saharar eta euskaldunen arteko elkartasunaren eta maitasunaren adierazpen handiena.
Akordio honen berri ematea:
-Nazio Batuetako Idazkari Nagusiari.
-Ginebrako Giza Eskubideen Batzordeari.
-Horst Kohler Jauna, NBEko Mendebaldeko Saharako ordezkari bereziari.
-Europar Batzordeari
-Espainiako Estatuari
-Espainiako Errege Etxeari.
-Fronte Polisarioaren Euskadiko Ordezkaritzari
-Marokoko Gobernuari”

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

HARREMANETARAKO INPRIMAKIA / FORMULARIO DE CONTACTO

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *

| BIDEO | THE LAND OF THE BASQUES - ORSON WELLES

|ALKARTASUNA FUNDAZIOA| PENTSIO DUINEN EUSKAL SISTEMA PUBLIKO BATEN ALDE

| BIDEO | AGIRRE LEHENDAKARIA KATALUNIAN