Emakumeok egunero eta edonon gu
txikitzea bideratuta dagoen bortizkeria jasaten dugu. %35oi bortizkeria
matxistak kolpatuko gaitu bizitzan zehar. Bortizkeria modu anitzek
inguratzen gaituzte. Isilpean eta ikusezinak diren jarrera txikitzaileak
dira asko; uneoro, munduko edozein bazterretan, emakumeak zapaltzen
gaituzten gizarteetako estrukturetan barneratutako eraso sistematikoak
jasan behar ditugu. Eta hauek ez dituzte gorputzean markarik uzten, ez;
hauek arima zulatzen dizkigute, gure bizitzan sakonki eragiten digute.
Gazte Abertzaleaketik argi dugu
hezkuntza heteropatriarkal batean oinarritzen den sistemak arazo hau
areagotu besterik ez duela egiten, eta parekidetasunean eta sexu
askapenean oinarritutako hezkuntza sistema beharrezkoa dela
aldarrikatzen dugu eredu matxista gainditzeko eta betiko
ezabatzeko. Egun gai zabal honen inguruan lantzen diren politikak
eskasak iruditzen zaizkigu; erakunde publikoek modu testimonial batean
lantzen dute gaia, bitarteko gutxi eta diru gutxiago inbertituz.
Bitartean, tortura matxistari, mespretxu matxistari, bortizkeria
matxistari aurre egiteko gizartean antolatutako mugimendu feministak
egiten duen lana arazo honen ezagutzan eta kontzientziazioan berebiziko
garrantzia du eta nola ez, bat egiten dugu borroka horretan.
Emakumeok ez dugu beste izakiok merezi
duten errespetua baino gehiago izan nahi. Errespetatuak izatea nahi
dugu. Gure askatasuna eta gure duintasuna ez dira eztabaidan egon behar.
Gure bizitza askatasunean bizitzeko eskubidea bermatuta izan nahi dugu.
Eta hau bete ezean, borroka feministak aurrera jarraitu behar du.
Edonon eta edonoiz ikusezin diren erasoak, jarrera txikitzaileak eta
eraso fisiko guztiak salatu behar ditugu eta erantzuna izan behar dute.
Hortaz, aurten Gazte Abertzaleakeko kideok argi dugu gure aldarria:
Jarrera mutuak kolpeak bezain bortitzak dira!
Jarrera mutuak kolpeak bezain bortitzak dira!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat