2014/08/02

| ELKARRETARATZEA | EPAIKETA POLITIKORIK EZ!



















Eusko Alkartasunak uste du Audientzia Nazionalak 35/02 sumarioaren inguruan aditzera eman duen epaiak, Batasunako buruzagi ohiei kartzela-zigorra ezartzen dienak, adierazten duela “Estatu espainiarrak ez duela onartzen Euskal Herria fase politiko berri batean dagoela, zeinetan gizarteak normalizazio eta bakegintza lortzeko apustua egin duen”.
Eusko Alkartasunak epaiaren izaera politikoa azpimarratu du: “Epaiak Estatu espainiarreko iritzi publikoan zalantzak sortu nahi ditu ezker abertzaleak hartu duen bide politikoaren inguruan eta, gainera, Euskal Herriko egoera politiko berrian ematen diren aurrerapausoak ukatu egin nahi ditu”.
Azkenik, Eusko Alkartasunak bere elkartasuna adierazi nahi die auzipetuei eta bere senitartekoei eta honakoa gaineratu egiten du: “Auzitegi Konstituzionalaren erabakia iraganaren oroitzapena dirudi, euskal gizartearen gehiengoaren nahia eta espainiar Estatua urrundu direla agerian uzten duena”.
Eusko Alkartasuna considera que la sentencia de la Audiencia Nacional del sumario 35/02 que condena a varias penas de cárcel a ex dirigentes de Batasuna es una clara constatación de que “el Estado español no asume que Euskal Herria está en una nueva fase política en la que la sociedad vasca apuesta decididamente por la consecución de la pacificación y normalización”.
Eusko Alkartasuna destaca que la sentencia tiene un marcado carácter político con “la clara intencionalidad de generar dudas ante la opinión pública española del claro compromiso con las vías exclusivamente políticas de la izquierda abertzale, y negar cualquier avance en el nuevo escenario político abierto en Euskal Herria”.
Finalmente, Eusko Alkartasuna muestra su solidaridad con los procesados y sus familiares y reitera que “la sentencia de la Audiencia Nacional supone una reminiscencia del pasado que evidencia el distanciamiento del Estado español con el sentir mayoritario de la sociedad vasca”.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

| BIDEO | THE LAND OF THE BASQUES - ORSON WELLES

| BIDEO | AGIRRE LEHENDAKARIA KATALUNIAN