2010/05/13

Eusko Alkartasuna apoya la manifestación convocada por independentistas de Laudio para el 28 de mayo

Independentistas de Laudio, prosiguiendo con el camino iniciado el pasado 27 de mayo cuando convocaron un acto con ocasión del aberri eguna, han llamado a la ciudadanía laudiarra a la movilización para mostrar su rechazo a la imposición de la bandera española. Eusko Alkartasuna de Laudio secunda dicho llamamiento e invita a sus afiliados, simpatizantes y vecinos en general a acudir a la misma. El lema escogido es INPOZAKETARIK EZ, HERRIAREN BORONDATEA ERRESPETATU y tendrá lugar el viernes 28 de mayo a las 20:30 horas. El texto de la convocatoria leido ayer es el siguiente:


Duela hilabete bat Laudioko osoko bilkurak espainiar bandera ez jartzea erabaki bazuen ere, Laudioko alkateak ete bere gobernuak nahiago izan dute Espainako Auzitegi Gorenaren agindua bete, herri honen borondatea errespetatu baino eta honen ondorioz, maiatzaren 3tik udaletxeko teilatuan eskegi dute espainako bandera.

Bandera espainarrak Euskal Herriaren ukazioa eta geure buruaren jabe izateko eta geure etorkizuna eratzeko eskubidearen zapalkuntza ordezkatzen du eta horrelako inpozaketaren aurrean, martxoaren 27-an, aberri eguna ospatzeko hasi ginen ildotik, hemen  berriz bildu garen Laudioko eragile sozial, sindikal, kultural eta politikoek euskal nortasunaren aldeko konpromesua eraberritzen dugu.

Abertzaleon aberria Euskal Herria da. Euskara, gure hizkuntza eta  euskaldun guztiok ordezkatzen gaituen bandera bakarra ikurriña da. Horrela izan da azken 30 urtetan.

Indar unionistek bere espainoltasuna sententziaz edo legez inposatu nahi digute eta ekimen honetan, Laudioko kasuan, bere burua abertzaletzat daukan alkatearen laguntzaz baliatu dira.

Euskaldunontzat inpozaketa ez da gauza berririk. Euskal Herrian badira 80. hamarkadan auzipetuak izan ziren alkate eta zinegotziak soldaduzkari buruzko espainar legealdiak suposatzen zuen inposaketa bete ez zutelako. Euren lanari esker, Euskal Herria garaile atera zen.

Gaurko inposaketaren ikurra udaletxeko teilatuan ikus daiteke eta hemen bildu garenok ozenki esaten dugu inposaketa honen aurka gaudela. Beraz, herritarrak mobilizatzera deitzen ditugu argi daukagulako herri honen gehiengoak bere etorkizuna zuri, gorri eta berdez idatzi nahi duela.

Horregatik, datorren maiatzaren 28-an arratsaldeko 20:30etan Laudioko kaleetara irtengo gara inposaketaren aurrean  Laudio herriaren borondatea zein den adierazteko eta geure ikurrina defendatzeko hurrengo leloarekin:

INPOZAKETARIK EZ, HERRIAREN BORONDATEA ERRESPETATU.


Laudion, 2010ko maiatzaren 12-a



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

| BIDEO | THE LAND OF THE BASQUES - ORSON WELLES

| BIDEO | AGIRRE LEHENDAKARIA KATALUNIAN